Aurkezpena

Jardunaldi hauen helburua euskara eta teknologia berrien arteko erreferentziazko zita bat bilakatzea da. Iametza Interaktiboan, Argian eta Ametzagaiña taldean urtetan ari gara lanean euskararen eta teknologia berrien esparruan, merkatuaren joerak jarraitzen ditugu eta bezeroen beharrak entzuten. Hori dela-eta, teknologia berriei eta euskarari buruz hitz egiteko gune bat sortzea bururatu zaigu, beste batzuekin ere ezagutza konpartitzeko, kanpoko esperientziak ezagutzeko, guztion artean ikasteko…

Aurtengoan teknologia berriek euskara bezalako hizkuntza baten erabilera sozialaren zabalkundean nola lagundu dezaketen aztertu nahi genuke, horretarako bertako eta kanpoko esperientziak ezagutuz eta ideiak sortuz, ahal balitz horietatik euskal komunitatearentzat baliagarri izango zaizkion ekimen berriak abiatzeko.

 

gurekin izango dira...

           
 
           

 

Albisteak

Euskarabildua jardunaldiko bideo guztiak ikusgai daude webgunean

Jardunaldiko hitzaldi guztien bideoak zintzilikatu ditugu webgunean. Bertan ikusi ziren esperientzia eredugarrien bideoak ere ikusgai daude.

gehiago irakurri

Balorazioen unea iritsi da

85 lagunetik gora elkartu ziren Koldo Mitxelena kulturunean Euskarabildua jardunaldien karietara.

gehiago irakurri

Euskarabildua zuzenean

Euskarabildua jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da.

gehiago irakurri

Koldo Mitxelena

Antolatzaileak

Ametzagaiņa Argia imetza

Babesleak

Donostiako Udala logoak

Laguntzaileak

Antza Deusto Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Marketing eskola nagusia Langune Mongragon Unibertsitatea
iametza interaktiboa

Garapena, diseinua eta komunikazioa